martes, 21 de junio de 2011

Bernart Etxepare

BIOGRAFIA:
Bernart Etxepare, 1480an Sarasketan jaio zen eta 1545an hil zen. Euskarazko lehen liburu bat idazten eta inprimatzen izan zen.
Nafarroa Behereko Garaziko eskualdekoa zen. Bizitza gehiena ere Garazi aldean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikarioa izan zen.
Nafarroako erreinuan 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion eta, hori dela eta, espetxean egon zen.
IDAZLANA:
Etxeparek euskal literaturaren lehenengo liburua ekarri zigun. 1545ean Bordelen argitaratu zuen: Linguae Vasconum Primitiae. Bertso liburua da.
Linguae Vasconum Primitiae liburuko gaiak lau dira:
Erlijioa: Ama Birjinari buruz.
Amodioa : bertso lizunak.
Autobiografikoa : espetxean emandako egun beltzak kontatzen ditu.
Euskararen laudorioak.


Pasarte erakusgarriak:
Linguae vasconum primitiae

Heuscara ialgui adi campora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.
Heuscara
Ialgui adi plaçara
Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen
Oray dute phorogatu
Enganatu cirela.
Heuscara Ialgui adi mundura

ITURRIAK:

http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee43824
http://www.hiru.com/literatura-vasca/etxepare
http://www.eu.wikipedia.org/wiki/Bernart_Etxepare
http://hispanismo.org/le-labourd-la-basse-navarre-et-la-soule/5569
http://www.youtube.com/watch?v=NTxrsCDGwdg

No hay comentarios:

Publicar un comentario